SGS Tecnos S.A.
SGS Taldearen parte da SGS Tecnos. 1878an sortu zenetik, bihien merkataritza eraldatu zuen Europan, eta nekazaritzako ikuskapen-zerbitzu berritzaileak eskaintzen ditu. Enpresa Genevan erregistratu zen 1919an. Munduko liderra da Ikuskaritzan, Egiaztapenean, Saiakeretan eta Ziurtapenean.
Espainiako Estatuan 47 lan-zentro ditu, horietatik hiru EAEn eta bat Bizkaian.
Haren zerbitzuek garapen jasangarria sustatzen dute, eta haren balioek konpromiso argia erakusten dute enpresa-jasangarritasunarekin. Helburua da negozio errentagarria kudeatzea epe luzean, ingurumen, gizarte eta ekonomia arloko eragin guztiak kontuan hartuta.
SGS Tecnos SA enpresak Bizkaian 83 langile ditu, 24 emakume eta 59 gizon.