Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Ana Gallego González
Giza Baliabideen Zuzendaria

Bizkaiko Teknologia Parkea 110 eraikina
48170 ZAMUDIO (BIZKAIA)
Tel.:94 403 96 00

e-maila: ana.gallego@ingeteam.com
www.ingeteam.com

PROZESUA

Zuzendaritzak erakundean emakume eta gizonek zuten Berdintasunaren gaineko interesa erakutsi zuenetik, 2008 urtean, lan prozesu parte-hartzaile bat martxan jarri zuen egoeraren gaineko Diagnostikoa egiteko. 2009/2011 Berdintasunerako Planean jasotzen dira horren emaitzak.

Urte hauetan zehar, Berdintasunarekiko konpromisoa berretsi eta zehaztu egin du enpresak, langile guztien Kontziliazioarekin lotutako gaiak jorratuz. Horretarako, Kontziliazio Plan espezifikoa eta dagozkion ziurtagiriak ere baliatu ditu, enpresa osoan aski ezagunak direnak.

Bide berean, Berdintasun eta Kontziliazio Taldea, lan prozesu parte-hartzaileak eta jarraipen zein ebaluazio sistema sortu ditu. Erakundeak berdintasunaren alde egindako apustu argiaren isla dira bereziki gizonei zuzendutako prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak.

Era berean, gaiaren inguruan sortzen diren Foro eta topaketa askotan parte hartzen du, bere esperientzia propioa ezagutzera emateko.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • 1. ahaidetasun-mailako senideak osasun kontsulta espezializatuetara laguntzea, gehienez 16 ordu.
  • 39 orduko poltsa, pertsonen zaintzara bideratutako egoera berezi eta justifikatuetarako.
  • Oporraldi zabaldua (25 lanegun).
  • Osasun arreta espezializatu pribatuetara jotzeko baimena zabaltzea (ordu kopururik gabe).
  • Prestakuntzara bideratutako ordutegi malgua eta finantzaketa.
  • Opor-egutegi malgua.
  • Ordutegi malgua, mantentze-lanetako eta harrerako langileek kasuan izan ezik.
  • Ordu libre berreskuragarri eta justifikatuen kontsumoa.
  • Lanaldi trinko eta malgua uztail eta abuztuan.
  • Gozatu gabeko opor-egunak eta orduen poltsa hurrengo ekitaldira pasatzea.

Malgutasuna tokian

  • Urrunetik lan egiteko aukera egoera berezietan.
  • Tele-lana lantokia dagoen herritik kanpo denbora luzez bizi direnen langileentzat.

Baimenak eta lizentziak

  • Edoskitze baimena egunean ordu betez zabaltzea eta lanaldi jarraitua egiteko aukera.
  • Senide baten gaixotasun, istripu larri edo ospitaleratze egoeretan baimena zabaltzea, egun naturalak baztertu eta lanegunak edo egun zatituak kontuan izanda.
  • Borondatezko eszedentziaren gutxieneko denbora luzatzea.

Bestelako neurriak

  • Lehentasunezko hitzarmenak langileentzako baldintza berezi onuragarriagoak barne hartzen dituzten hornitzaileekin.
  • Kirol, teknologia eta ongintzazko ekimenetan parte hartzeko finantzaketa.
  • "Etxea Interneti konektatua". Ordainketa epeka, ordenagailu periferikoen prezio lehiakorrak.
  • Robotika tailerrak langileen seme-alabentzat.
  • Bazkarirako txekeak.
  • Osasuna sustatzeko kanpainak. Osasun aseguru pribatua.
  • Gaixotasunagatik 48 orduko konpentsazioa (medikuaren bajarik gabe).
  • Aparteko orduen eta desplazamendu-gastuen konpentsazioa, sektorearen gainetik.
  • Ordainsari osagarriak antzinatasun kontzeptuengatik.
  • Erabilera komunerako espazioak.
  • Parking garajea langileen eskura, antzinatasunaren arabera.
  • Laguntza ekonomikoa hizkuntzen trebakuntzara bideratuta (euskara/ingelesa).