Joseba Ruiz Golvano farmazia
JOSEBA RUIZ GOLVANO FARMAZIA Bilboko Otxarkoaga auzoan dago. 50 urte baino gehiagoko establezimendu honen titularra bigarren belaunaldikoa da, 1962 urteko maiatzean ireki baitzituen ateak farmaziak.
Sendagaiak emateaz eta pazienteen jarraipen farmakoterapeutikoa egiteaz gain, osasun arloko informazio eta heziketa eskaintzen du, inguruko osasun taldearekin lankidetzan eta horren lana indartuz. Hala, sendagai homeopatikoetan espezializatuta dago orain dela 25 urte baino gehiagotik.