Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Susana Echebarria Prieto And.
Giza Baliabideen Zuzendaria

Basurtuko Kaputxinoak 6, 3.D
48013 BILBO
Tel.: 94 4398010

e-maila: guedan@guedan.com
www.guedan.com

PROZESUA

Guedan Servicios Deportivos S.A. enpresak kontziliaziorako neurriak aplikatu izan ditu emakume eta gizonen berdintasun eragingarrirako 3/2007 Lege Organikoa, martxoaren 22koa, argitara atera baino lehenago ere, sektoreko probintzia-hitzarmenean barne hartu zedin saiatuz.

Enpresaren jarduerak dituen ezaugarriek eraginda, erakundeko pertsona gehienek publikoarekin etengabeko harremanean garatzen dute euren lana, ordutegi zabalean (goiz, arratsalde, asteburu eta jaiegunak barne), jarduera sorta zabalarekin eta, sarritan, lanaldi zatituan.

Ezaugarri horien ondorioz, Jazarpen Protokoloa eta Lanean Aukera Berdintasuna sustatzeko Protokoloa martxan jartzea komenigarria zela iritzi zioten 2012an, sindikatuetako ordezkariekin hala adostuta.

Barne-alderaketaren ondorio gisa, 2013 urtean berdintasun arloan ere diagnostiko bat egiteko beharra nabarmendu zuten. Horrek balio izan zuen Berdintasun Plana sortzeko, bertan Kontziliazioaren estrategia elementu ardatz gisa hartuta.

Langile berriei ematen zaien Harrera Gidan informazio hori jasotzeaz gain, garatuz doazen neurri ezberdinen berri ere ematen zaie zirkular espezifikoen bitartez.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Ordutegi malgua (zerbitzu zentralak eta tarteko aginteak).
  • Lanaldi trinko eta zatituen banaketa, baita goiz, arratsalde edo asteburuetako txandena ere (zerbitzuaren antolaketak hala ahalbidetzen badu).
  • Lanaldi jarraitua udako hilabeteetan eta ostiral edo jai bezperetan urte osoan zehar, baita zubien banaketa ere (zerbitzu zentralak).
  • Ordutegi malgua bazkari eta atsedenaldietan (zerbitzu zentralak eta tarteko aginteak).
  • Egutegiaren autogestioa (zerbitzu zentralak eta tarteko aginteak).
  • Ordutegiak pertsonen aukeren arabera osatzea.
  • Lanaldia beharrizan pertsonalen arabera egokitzea (zerbitzuaren antolaketak hala ahalbidetzen badu).
  • Oporraldien hautaketa (zerbitzu beharra dagoenean salbu).

Malgutasuna tokian

  • Enpresaren Zerbitzarira etxetik konektatzeko aukera (zerbitzu zentralak).
  • Teknologia berrien erabilera sustatzea eta beharrezko baliabide teknikoak ematea (zerbitzu zentralak eta tarteko aginteak).

Baimenak eta lizentziak

  • Txanda aldaketarako Protokoloa.
  • Orduak berreskuratzeko aukera eta ordaindu gabeko baimenak.
  • Legezko zaintza aldian lanaldia metatzea.
  • Eszedentzia lanpostua gordeta, arauak zehazten duenetik harago.
  • Seme-alaben zaintzagatik oporraldiak eta eszedentziak metatzea.
  • Eszedentzia boluntarioaren luzapenak ematea.
  • Edoskitzaroa metatzea.
  • Senideen ospitaleratzeagatiko baimenak ematea, ospitaleratze alditik kanpo.
  • Eszedentzien eta legezko zaintzen erregistroa generoaren arabera.

Bestelako neurriak

  • Lantokiaren, lehentasunez, etxebizitzaren arabera esleitzea.
  • Laneko txandak karga fiskalen oreka-irizpidean oinarrituta antolatzea (kirol langileak).
  • Barne-prestakuntza ikastaroak egun eta ordutegi ezberdinetan, askatasunez aukeratzeko.
  • Elkarteek eskainitako doako prestakuntza hedatzea, bereziki tele-prestakuntza.
  • Euskalduntze Plana eta talde/ordutegia txandatzeko baimena.
  • Aukera askeko kirol jardueretan parte hartzeko aukera doan (udal politikaren arabera).
  • Fisioterapia zerbitzua doan karga fisiko handiagoa duten pertsonentzat eta baldintza abantailatsuak gainerako langileentzat.
  • Jantoki gisa egokitutako gela, erabilera komunerako (zerbitzu zentralak).
  • Osasuna sustatzeko kanpainak.
  • Seme-alaba adingabeen bileretara joateko baimena (beharrezkoa denean).