Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Sonia Bilbao Atxaerandio And.
Eskolaratze Programa Osagarriaren Arduraduna

Arbolantxa bidea 57
48004 Bilbo
Tlf: 94 412 49 92

e-maila: info@otxarkoaga.net
www.otxarkoaga.org

Centro Formativo Otxarkoaga

OTXARKOAGA PRESTAKUNTZA ZENTROA irabazi asmorik gabeko hezkuntza erakunde bat da. Antonio Añoveros Fundazioaren barnean dago eta Bilboko Gotzaina da titularra. 1962ko irailean sortu zen etorkinen familietako haur eta gazteei hezkuntza aukerak emateko; izan ere, sasoi hartan, hezkuntza azpiegiturak falta ziren inguru horretan.

Prestakuntza jarduera 12 urtetik gorako ikasleei zuzenduta dago, hezkuntza arautuaren eta ez arautuaren eremuan. Pertsona babesgabeenei arreta berezia eskaintzen zaie (eskola porrota, gizarte arazoak, hezkuntza beharrizan bereziak…). Kalitatezko irakaskuntza ematen da eta lanean hasi edo ikasketekin jarraitu ahal izateko prestakuntza jasotzen dute, ikasle bakoitzaren ezaugarrietara egokitutako irakaskuntza pertsonalizatuaren bidez.

Otxarkoagako jendeari arreta emateko sortu zen eta Bilbo eta Bizkaia osora zabaldu da.

Gaur egun 98 langile daude ikastetxean, 46 emakume eta 52 gizon.