EMTESPORT S.L.
EMPRESA TÉCNICA DE GESTIÓN DEPORTIVA SL enpresa 1991. urtean sortu zen eta aisia, osasun, kultura eta kirol arloko zerbitzuak ematen dizkie Herri Administrazioei, Erakunde Pribatuei eta herritarrei, orokorrean, hala Euskadi mailan nola Estatuko beste leku batzuetan.
EMTESPORTeko langileak adituak dira eta esperientzia handia dute ingurumen, gizarte eta ekonomia arloan modu iraunkorrean interes-talde guztien beharrizanak betetzen.
Balioak: gizarte, ekonomia eta ingurumen arloko erantzukizuna, prozesuetan parte hartzen duten pertsonen asebetetze-maila handia eta enpresako langile guztien gaitasun eta profesionaltasuna. Oso enpresa gaztea da, langileen herenak baino gehiagok 30 urte baino gutxiago dituzte.
Gizartearekiko konpromisoaren barruan, ekintza solidarioak burutzen dituzte.
Lan-taldea: 418 pertsona. 212 emakumezkoa eta 206 gizonezko.