Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
JAIONE PORRAS URALDE
Pertsonak&Antolamendua eta Harreman Instituzionalen Zuzendaria

San Martin Auzoa,5
48550 Muskiz (Bizkaia)
Tel. 946 357 000

e-maila:
www.petronor.eus

PETRONOR

PETRONOR, Petroleos del Norte, 1968ko azaroaren 30ean sortu zen, petrolio-produktuak eta eratorriak findu eta merkaturatzeko helburuz. 1970 urtean, Penintsulan gaitasun handieneko findegia martxan jarri zen, Muskizen (Bizkaia), Europa mailan garrantzitsuenetariko bat.

Findegiaren bilakaerak etengabeko berrikuntza eta optimizazioa izan ditu bereizgarri eta, horrela, sektoreko buru izan da Espainian, kudeaketa segurua, ingurumenarekiko errespetua eta jarduera eraginkorra ardatz izanik. Petronorrek konpromiso irmoa agertzen du bere langileekiko, bezeroekiko, erakunde hornitzaileekiko eta inguruarekiko.

Gaur egun, Petronorreko langile-talde operatiboa 939 pertsonek osatzen dute, 143 emakume eta 796 gizonek.