PROSETECNISA S.A.
PROSETECNISA, Protección y Seguridad Técnica SA enpresa 1983an sortu zen. Segurtasun pribatuaren sektoreko pertsona batzuek eratu zuten eta gaur egun Zaintza eta Segurtasun eta Pertsonen Babes eta Segurtasunerako Instalazioen arloko enpresa sendo bat da.
Bereizgarri nagusiak honakoak dira: familia arteko giroa eta bazkideek negozioarekiko eta lan-taldearekiko duten lotura hurbila. Teknologia arloko berrikuntza eta erakundea osatzen duten langile guztien konpromisoa, etengabeko garapen eta prestakuntzan, bezeroen erabateko asebetetzea lortzera bideratuta daude. Lan guztien helburua da hori, eta horri esker Prosetecnisak etengabeko hazkundea mantendu du azken urteotan.
Gaur egun, PROSETECNISA lan-talde operatiboa 1.291 pertsonek osatzen dute; 149 emakume eta 1141 gizonek.