Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
María Dolores Rodríguez Múgica
Gai Juridiko eta Giza Baliabideen Saileko Burua

Punta Ceballos kalea, 2
48508 Zierbana. Bizkaia
Telf. 94 6366020

e-maila: mdrodriguez@bbg.es
www.bbg.es

Bahía de Bizkaia Gas

BBG Bilboko Portuan dago (Zierbena – Bizkaia) eta gas natural likidotua (GNL) birgasifikatzeko lantegi baten sozietate jabea da.

Gas tangak jaso, biltegiratu, birgasifikatu eta kargatzeko lana eta metano-ontzien birgargatzea oinarrizkoak dira Euskadiko energia-horniketa bermatzeko eta Espainia zein Europako Gas Sistema sendotzeko.

BBGek, enpresa arduratsu eta garden gisa, oinarrizko printzipioen protokoloa ezarri du, Lantegiko pertsona guztiek jarrerari lotuta bete beharreko funtsezko erreferente dena: errespetua, parekidetasuna, osasun, segurtasun eta ingurumenarekiko konpromisoa, gardentasuna, diskriminaziorik eza, berdintasuna, eraginkortasuna, etab.

73 langile ditu: 14 emakume eta 59 gizon.