Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
YOLANDA ALONSO MIÑAMBRES And.
Etxebizitza arlokoa EZ den inklusioko koordinatzailea eta Berdintasuneko arduraduna

La Providencia kalea, 19
48901 BARAKALDO – BIZKAIA
94 478 05 41

e-maila: goiztiri@goiztiri.org
www.goiztiri.org

Asociación GOIZTIRI Elkartea

GOIZTIRI Elkartea 1993an eratu zen Barakaldon, gizarte-bazterkeria egoeran edo egoera horretan egoteko arriskuan dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzera bideratutako ekimenen plataforma gisa.
Irabazi asmorik gabeko erakundea da, 1997tik aurrera erabilera publikoko erakunde izendatua. Lehentasunezko lan-eremua Bilbo Handiko Ezkerraldea da. Erakundearen helburu nagusia pertsona babesgabeenei gizarte eta hezkuntza arloko laguntza ematea da, bizi-kalitatea hobetzeko prozesuak aurrera eramateko. Berrikuntzarako gaitasuna, zerbitzuen eraginkortasuna eta garatzen dituzten programen kalitatea dira bere bereizgarriak.

Beste erakunde eta organismo publiko eta pribatu batzuekin batera lan egiten du, helburuen irismena eta eraginkortasuna handitzeko eta hobetzeko. Lan-ildo orokorrak honakoak dira: Etxebizitza arloko inklusioa; laneratzea edo/eta gizarteratzea; Immigrazioa; Adingabeak eta Nerabeak; etxebizitza arloko esku-hartzea eta gizarte ekonomiako ekimenak. Europa mailan hainbat proiektutan parte hartzen du.

44 langile ditu: 36 emakume eta 8 gizon.