Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
LEIRE FELIPE CASILLAS
Pertsonen arloko Politikak eta Administrazioa

Bizkaiko Parke Teknologiko eta Zientifikoa, 204 eraikina
48170 Zamudio (Bizkaia)
Tel.: 902 760 000

e-maila:
www.tecnalia.com

PROZESUA

Enpresaren hastapenetatik, Zuzendaritzak bizitza pertsonala eta laneko bizitza kontziliatzeko beharrizanak kontuan hartu ditu, horretarako neurriak negoziatuz. Horrela, gizarte aldaketen aurreko konpromisoa erakutsi du. Neurri horietako asko dokumentu batean jasota daude, langileei jakinarazitakoa eta enpresaren Intranetean eskuragarri dagoena.

TECNALIAK aktiboki parte hartzen du arlo horren inguruko Foro eta topaketa publikoetan. Gainera, ikerketa arloan berdintasuna aztertu eta ikertzen duten proiektu eta ekimenetan ere parte hartzen du.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Lanaldia antolatzeko aukera: malgutasuna sarrera eta irteera orduetan.
  • Ordutegia hiruhilekoan konpentsatzea.
  • Gaueko orduek igande eta jaiegunetan lan egindakoen tratamendu bera dute.
  • Jaiegun bezperak: lanaldi trinkoa egiteko aukera. Ordutegiaren berrantolaketaren mende.
  • li>Lanaldi trinkoa: ekainaren bigarren hamabostalditik irailaren lehenengo hamabostaldira eta urteko ostiral guztietan.
  • Lanaldi murrizketak edo/eta eszendentziak adosteko aukera, legez ezarritakoez harago.

Malgutasuna tokian

  • Etxetik lan egiteko aukera.
  • Enpresaren egoitza desberdinetan lan egiteko aukera.

Baimenak eta lizentziak

  • 20 egun natural ezkontzagatik edo izatezko bikote egiteagatik.
  • 3 lanegun, astelehenetik ostiralera, jarraian ala ez, seme-alabaren jaiotza edo adopzioagatik, jaiotzaren hurrengo 15 egunetan hartzeko. Aldez aurretik jaio eta ospitaleratutako umeen kasuan, egunean ordubeteko baimena, alta jaso arte.
  • 5 egun natural ezkontide, izatezko bikote edo seme-alaben heriotzagatik.
  • 3 egun natural gurasoen edo gainerako senideen heriotzagatik, bigarren odolkidetasun edo ahaidetasun mailara arte. Arrazoi horrengatik 200 eta 300 km arteko leku-aldatzea egin behar baduzu (joan-etorri bakoitzean), baimena egun natural 1 gehiagoko izango da.
  • Lehen mailako senideen heriotza kasuetan, ordaindu gabeko beste 3 egun gehiago eska daitezke.
  • 5 egun natural edo 3 egun natural gehienez, ez jarraituak, ezkontidea, izatezko bikotea, seme-alabak edo gurasoak ospitaleratzeagatik, betiere gutxienez 24 orduko ospitaleratzea izan bada.
  • Egunean ordubete edoskitzeagatik, lanegun bakoitzagatik, 10 hilabetetik beherako umeen kasuan.
  • Gutxienez urtebeteko antzinatasuna duten langileek soldatarik gabeko baimena eskatu ahal izango dute, egun bat eta 30 egun natural bitartekoa.

Bestelako neurriak

  • Aldi baterako ezintasuna: lan egin ahal izatekotan hilabetean legokiokeen ordainsariaren %100 lortzeko osagarria ordaintzea. Osagarri hori baja medikoak iraun bitartean luzatuko da, horren gehieneko iraupena amaitu arte.
  • Bidaia pertsonaletan prezio hobeak lortzeko aukera, erakundearen bidaien erosketa bolumenaren ondorioz.
  • Aseguru mediko pertsonaletan prezio hobeak edo abantailak, hornitzailearekiko kudeaketa edo akordio bolumenaren ondorioz.
  • Jantokia: Enpresak bazkarien kostuaren zati bat ordaintzen du, lan egitera joandako lekutik gertuen dagoen jantokiaren ordainketa mota eta baldintzen arabera. 
  • Autobusa probintzien arteko barneko leku-aldatzeetarako, langileen arriskua murrizteko.
  • Egoitzen eta bezeroen egoitzen arteko leku-aldatzeetarako autoak.