Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
María Viadero Acha And.
Genero Arduraduna
944154307

Vicente Garamendi multzoa 5, behea
48006 Bilbao
BIZKAIA

Faxa: 944166796

e-maila: bilbao@mugarikgabe.org
www.mugarikgabe.org

MUGARIK GABE

MUGARIK GABE Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakunde bat da, Erabilera Publikoko izendatua, 1987an sortua. Bere egitekoak giza garapen integrala eta gizon eta emakumeen eta herrialdeen arteko garapen ekonomiko parekidea sustatzea dira, etorkizuneko belaunaldiei begira.

Maila pertsonalean eta egiturazkoan eraldaketa sozial, politiko eta ekonomikoa dauka helburu, maila lokalean zein globalean. Politikan eragitea, gizarte-eraldaketarako heziketa eta nazioarteko elkartasuna lantzen dituzte, ekintza estrategiko gisa.
Beren ardatz nagusiak genero berdintasuna, herri indigenen eskubideak eta bizimodu iraunkorrak sustatzea dira.

Gaur egun 16 langile ditu; 14 emakume eta 2 gizon.