Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Garbiñe Urrutikoetxea
Giza Baliabide eta Kalitate Saileko Zuzendaria

Abandoibarra, 2
48009 Bilbo
Tel.: 94 4359079

e-maila: GUrrutikoetxea@guggenheim-bilbao.eus
www.guggenheim-bilbao.eus

PROZESUA

Museoaren plan estrategikoetan beti hartu dira kontuan barne balio jakin batzuk, hala nola Gizartearekiko, Kalitatearekiko eta Pertsonenganako konpromisoa, betiere konfiantza, erantzukizuna, konpromiso etikoa, askatasuna eta errespetuaren ikuspegitik. Horiek izan dira kudeaketaren oinarri nagusiak.

1997an, Optima Taldearen bidez, Museoak kontziliazio, berdintasun eta aniztasun arloko kezkak mahai gainean jarri eta aztertzen hasi zen, ikuspegi ahalik eta zabalena izateko eta kontziliazioa lanaren barneko aukera metodologiko gisa txertatzeko.

1998ko urrian Gizon eta Emakumeen arteko Berdintasun arloko Erakunde Laguntzailearen aitortza ofiziala lortu zuen, Eusko Jaurlaritzarena, EMAKUNDE/ Emakumearen Euskal Institutuaren bidez. Gaur egun, oraindik ere indarrean dauka.

2009an "Plan Conciliarte" izeneko plana jarri zuten martxan, Legeaz haragoko kontziliazio neurri batzuk ezarriz. Horien artean jaso ziren pertsonen artean gehien ematen ziren eskaerak. Gardentasun eta homogeneotasuna eskaintzen duen esparru berri bat da, betiere denboraren malgutasunarekin. Neurrien katalogoa pertsona guztiek dute eskura (intranet), eta jarraipena eta ebaluazioa egiten zaizkio aldian-aldian.

Kanpora begira, enpresak Berdintasun eta Kontziliazioari lotutako Foroetan hartzen du parte.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Txandarik ez duten langileak: Malgutasun sartu eta irteteko orduan, baita bazkalorduan ere.
  • Txandaka lan egiten duten eta arreta ematen duten langileak (denda, bisitak): Neguan 6 egun lan egin eta 8 libratzen dituzte (jaiegunak izan ezik); udan 7 egun lan egin eta beste 7 libratzen dituzte. 30 minutuko malgutasuna dute sartu eta irteteko orduan, baita bazkalorduan ere.
  • Txandaka aritzen diren segurtasun langileak (kontrola eta Museoa): Txandek errotazio bat dute eta ordu-poltsa negatibo bat sor daiteke, beste ekitaldi edo jarduera batzuekin konpentsatzeko (prestakuntza, bilerak...).
  • Aste konprimitua dago, astelehenetik ostiralera, eta ostiral arratsaldea libre.
  • Udako lanaldi trinkoa (ekainaren 15etik irailaren 15era).
  • Txandak aldatzeko aukera.
  • Opor-egutegi malgua.
  • Lan-bilerak eta barne prestakuntza laneko ordutegian.
  • Aldi baterako langileak eta mugagabeek onura berberak dituzte.
  • Hizkuntzak ikasteko aukera, kontziliazio arloko prestakuntza eta abar eskaintzen dira baja aldietan ere.

Malgutasuna tokian

  • Noizean behin, urrutitik lan egin daiteke, aurretik planifikatuta. Museoak baliabide teknologikoak eta beharrezko prestakuntza ematen ditu.

Baimenak eta lizentziak

  • Haurdunen baimenak: Hilabete bat aurreikusitako erditze-dataren aurretik, medikuaren bajarik gabe.
  • Aitatasun baimena: 15 egun gehiago, Legeak ezartzen dituen 13 egunez gain.
  • Lanaldi murrizketak mendekotasuna duten senideak edo 12 urtetik beherakoak zaintzeagatik eta legezko zaintzagatik, Legeak ezarritakoaz harago.
  • Ordaindutako baimenak: 5 egun natural gehiago ezkontza edo elkarbizitzagatik.
  • Lanaldi murrizketak seme-alabak zaintzeko oporraldietan (Aste Santua, uda, Gabonak).
  • Arazo pertsonal edo familiar urgenteengatik lanera huts egin ahal izatea.

Bestelako neurriak

  • Sarbide eremua – jantokia.
  • Doako aparkalekua eguneko 24 orduetan.
  • Onura sozialak: Pentsio planetarako baldintza bereziak eta aseguru medikoari dagozkionak, familia osoarentzako, eta aldi baterako ezgaitasun bajak, soldataren %100arekin.
  • Bisita gidatuak eta doakoak goizeko lehen orduan.
  • Gourmet txekea eguneroko bazkarirako; Haurtzaindegi tiketak; museorako gonbidapenak eta dendarako eta museoko Bistrórako deskontuak.
  • Ordaindutako baimenak gertuko pertsonen heriotza, ospakizun, ospitaleratze, mudantza eta abarrengatik.
  • Erakundeko pertsonen artean erantzukidetasuna sustatzeko sentsibilizazio eta prestakuntza, bai arlo profesionalean (enpresa-langileak), baita pribatuan ere (lanen banaketa, aisialdia eta abar).