Lea Artibai Ikastetxea
LEA ARTIBAI IKASTETXEA goi mailako irakaskuntzan espezializatutako Lanbide Heziketako zentroa da, 1975ean Markina-Xemeinen sortua. Helburua inguru horretan etengabeko garapenerako eragile bihurtzea da, pertsonentzako kalitatezko prestakuntza zerbitzuak, orientazioa eta laneratzea, eta enpresetarako prestakuntza integrala eskainiz.
Lanaren oinarri berrikuntza eta bezeroenganako orientazioa dira, pertsonen garapena ziurtatu, laneratzea bideratu eta enpresen lehiakortasunean eragiteko. Gainera, pertsonen parte-hartzea eta garapena sustatzen dira.
Ezaugarri nagusietako bat enpresekiko harreman estua da. Mondragon Kooperatiba taldeko eta HETEL prestakuntza profesionaleko elkarteko kidea da.
89 langile ari dira lanean: 49 emakume eta 40 gizon.