Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Mª Eugenia Ramos
Erakundeko arduraduna

Saralegi Plaza kalea 6/7
48003 BILBAO
Tel. 944 733 412

e-maila: mramos@gizagune.net
www.gizagune.org

Gizagune Fundazioa

GIZAGUNE Fundazioa 2007an sortu zen, Bitartekaritzarako FOMED Institutuaren eta Aldaketaren Kudeaketarako BIRA Taldearen arteko batasunaren ondorioz. Erakunde bi horiek egon dira lotuta bakearen eraikuntza eta gatazken konponketaren arloarekin.
Gatazken eraldaketaren arloan erreferente izateko xedearekin eta asmoarekin sortu zen erakunde hau, izan ere, jarduera programa berritzaileak garatzen ditu, arloa ondo ezagutzen du eta eremu honetan adituak diren beste erakundeen artean hainbat kontaktu ditu, nazio zein nazioarte mailan.
Gizagune Fundazioaren ezaugarri nagusienetako bat gatazken eraldaketaren arloan daukan esperientzia zabala eta kontrastatua da. Gainera, adostasunera heldu eta erabakiak hartzeko elkarrizketa prozesuak martxan jartzeko mekanismo eta metodologia ugari planteatzen ditu.

Gizagunek 11 pertsonako lan-taldea dauka. Guztiak dira emakumeak.