Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Mª Eugenia Ramos
Erakundeko arduraduna

Saralegi Plaza kalea 6/7
48003 BILBAO
Tel. 944 733 412

e-maila: mramos@gizagune.net
www.gizagune.org

PROZESUA

Martxan hasi zenetik, konpromiso eta sentsibilitate handia izan du. Langileen bizimodua zaintzeari dagokionez, bereziki emakumeen kasuan, izan ere, Lan-taldearen % 100a osatzen dute.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Ordutegiaren malgutasuna, arreta emateko lanpostuetan ere.
  • Uda sasoian lanaldi trinkoa (uztailaren 1etik irailaren 15era).
  • Langile bakoitzaren denbora kudeatzera bideratutako konpetentzia pertsonalak.
  • Hitzarmenean ezarritako oporraldia baino luzeagoa dute (Gizarte arloko esku-hartzea): 34 egun guztira.
  • Martxoaren 8a jaieguna da langile guztientzat.
  • Oporraldiak noiz hartuko dituzten aukeratzeko askatasuna dute, kontuan izanda erakundearen beharrizanak (uztaila eta abuztuari lehentasuna emanez eta arlo bakoitzean gutxienez langile bat bertan egonik).
  • Prestakuntza eta bilerak urteko ordu kopuruaren barruan egiten dira.
  • Bazkaltzeko denbora lanaldiaren 7 orduen barruan dago (ez da berreskuratu behar).

Malgutasuna tokian

  • Salbuespen moduan, lanaren zati bat urrutitik egiteko aukera dago.
  • Enpresak kafe eta infusio zerbitzua jartzen du eskura, doan. Horretarako espazio bat dauka.

Baimenak eta lizentziak

  • Malgutasun irizpidea dago ezarrita.

Bestelako neurriak

  • Langileen seme-alabentzako aisialdi eremu bat dauka (txiki-txoko/Haurgune).