Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Rosa María Fernández-Villa Gutiérrez
Giza Ondareko Zuzendaria

Nafarroa kalea 2
48001 BILBAO
Tel. 94 425 40 25

e-maila: rfernandez-villa@metrobilbao.eus
www.metrobilbao.eus

Metro Bilbao

METRO BILBAO SA Bilboko metropoli trenbidea kudeatzen duen konpainia publikoa da. Bizkaiko Garraio Partzuergoak sortu zuen 1993an.

Hasierako sarea 1995ean inauguratu zen, eta azken urteotan hiriburuaren eta Bizkaia osoaren sinboloetako bat izatera heldu da. 2018an, esaterako, ia 90 milioi bidaiarik erabili zuten, hiru lineak kontuan izanda.

Gaur egun, Bizkaiko garraio-sistemaren ardatz nagusia izateko helburuarekin egiten du lan.

749 langile ditu guztira; 226 emakume eta 523 gizon.