Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Karmele Fernández

Ingeniarien Goi mailako Eskola (ZITEK)
Urkixo zumardia Z/G
48013 BILBAO
Tel. 94 439 51 32

e-maila: info@noismart.com
www.noismart.com

Noismart

NOISMART Getxon sortu zen, 2015ean, espazioen akustika-arazoak konpontzeko, pertsonok sortzen ditugun zaratak murrizte aldera. Horretarako zerbitzu eta produktu berritzaileak ditu. Hezkuntza, osasun eta elkarbizitza arloak maite dituzte, zarata murriztu eta kudeatzeko lanean adituak dira, eta hori bera kontrolatzeko plan integralak eskaintzen dituzte.

NOISMART aitzindaria izan da zarata kontrolatzeko jatorrizko semaforoaren banaketan, estatu mailan. Kutsadura akustikoari amaiera emateko xedea duten produktu eta zerbitzuak hornitzen ditu: Aholkularitza sozial eta teknikoa, eremuen isolamendu akustikoa eta egokitzapena, zarata kontrolatzeko material eta gailuen online salmenta, hala nola Noisense gailua, enpresako I+G+b arloak sortua.

6 pertsona dira enpresan, 4 emakume eta 2 gizon.