Reas Euskadi
REAS Euskadi 1997an sortutako irabazi asmorik gabeko erakunde bat da. Pertsonen eta bizitzaren iraunkortasunaren zerbitzura lan egiten duten 75 enpresa eta gizarte erakunde biltzen dira bere baitan.
Kooperatiba eta gizarte enpresak biltzen ditu hainbat jarduera sektoretan, baita hainbat ekimen ere: finantza etikoekin, bidezko merkataritzarekin, kontsumo kritiko eta eraldatzailearekin, agroekologiarekin, laneratze eta gizarteratzearekin eta energia berriztagarriekin erlazionatutakoak.
Honako printzipioetan oinarritutako jarduera ekonomikoak sustatzen ditu: lankidetza, inklusioa, feminismoa, ingurumen iraunkortasuna, parekidetasuna, komunitatearekiko eta lurraldearekiko konpromisoa.
4 langile ari dira lanean: 3 emakume eta gizon bat.