Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
Mª Angel Manovell
Wellness Manager

Bilbo Galdakao errepidea 6, 1. solairua
48004 BILBAO
Tel. 94 4762877

e-maila: mmanovel@nts-solutions.com
www.nts-soltions.com

PROZESUA

2002an sortu zen, bost bazkideren ekimenez. Ordutik, pertsonen beharrizan orokorrei erantzuna emateko enpresa izan da. Horretarako, ordutegi malgutasunaren eta helburuetan zentratutako lanaren alde egin dute beti.

Urteotan, hainbat neurri eta estrategia garatu dira, eta NTS lanerako enpresa erakargarri bihurtu da; kudeaketa arloko berrikuntzaren kultura, barne eta kanpo bezeroaren arteko oreka, konfiantza eta konpromisoa hartu dituzte oinarri.

Azken urtean erakundearen ongizate eta berdintasun egoera zaintzeko zeharkako figura profesional bat sortu da, Wellness Manager izenekoa. PERMA ereduaren bidez lan egiten du, estrategiarekin erlazionatutako harreman eta engagement eraikuntzarako.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Goizeko 8ak eta 9ak bitartean sartzeko aukera dago. Irteera ordua horren araberakoa izango da. Laneguna 8 ordu eta erdikoa da.
  • Ostiraletan, 6 orduko laneguna.
  • Lanaldi jarraitua 06/22tik 09/04ra bitartean.
  • Ordutegi bereziak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat.

Malgutasuna tokian

  • Telelanerako aukera.

Baimenak eta lizentziak

  • % 100eko estaldura bajetan.
  • Lanpostuaren berezko funtzioen ondorioz egin beharreko bidaia eta leku-aldatzeek eragindako neke fisiko eta psikologikoa konpentsatzeko programa, ongizatera bideratutako sari-katalogoaren bidez.

Bestelako neurriak

  • 4 office eremu daude eskura: fruta astelehenetik ostiralera, ur minerala, kafe eta te makina (dena 0 km) eta edari makina (30 zentimo).
  • Enpresa jantokia.
  • Prestakuntza eta erlaxazio eremua (El Arena).
  • Gizon eta emakumeen arteko kontziliaziora bideratutako kultura.
  • GIH: 3-8 –13 -15 -17.