Denbora erabiltzeko modu berriak
Nuevos usos del tiempo
Innovative Uses of Time

Azken urteotan, Bilbon eta Bizkaian, aldaketa sakonak bizi izaten ari dira, eta herritarren bizimoduan
eta haien denboraren kudeaketan eragin dute. Egoera horren aurrean, Bilboko Udalak eta Bizkaiko Foru Aldundiak ERAKUNDEEN SAREAren sorrera bultzatu dute BILBON eta BIZKAIAN, denbora kudeatzeko eta bizitza laborala, familiarra eta pertsonala hobeto uztartzeko asmoz.

Gure sareko praktika egokiak

HARREMANETARAKO:
JOSEBA BARRENA
Hizkuntza Politika eta Genero Berdintasun arloko arduraduna

Atxuri 6
48006 BILBAO
Tel. 944 765 007

e-maila: jbarrena@euskotren.eus
www.euskotren.eus

PROZESUA

EUSKOTREN enpresak gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako bidea hasi zuen 2004an. Horren ondorioz, EMAKUNDEK Gizon eta Emakumeen arteko berdintasunerako erakunde izendatu zuen, eta 2004 eta 2006 urteen artean Berdintasunaren aldeko Enpresen Taldeko kide izan zen. Gaur egun, 2017-2020 aldiari dagokion III. Berdintasun Plana daukate martxan. Horren barruan, erantzukidetasuna da enpresa kudeaketaren ardatzetako bat, baita prestakuntza planarena ere.

Langileak 3 lurraldeetan sakabanatuta daude; baina hori ez da eragozpena izan denboren erabileraren berrikuntzarako, kontziliazio eta erantzukidetasunaren mesedetan. Era berean, enpresan emakume gehiago egoteak neurri berriak hartzea ekarri du, eta 2013an 8:00etatik 15:00etara bitarteko lanaldia ezarri zen. Kultura aldaketa handia izan zen hori.

12 kontziliazio neurri nagusi dituzte ezarrita erakundearen barne kudeaketan, hitzarmenean eta langile guztiei banatutako egutegian. Hobekuntza eta jarraipen talde bat dago, eta Antolakuntza eta Berdintasun Sailaren bidez kudeatzen da.

denBBora Sarearen helburu nagusiekin bat datozen Foro, Jardunaldi eta Sareetan parte hartzen du.

NEURRIAK

Malgutasuna denboran

  • Ordutegi malgutasuna bulegoetan, egun berean irteera orduan berreskuratzeko.
  • Aparteko orduak udan hartzeko aukera.
  • Enpresan lan egiten duten bikoteek opor-txandetan kointziditzeko aukera.
  • Lanpostuarekin zerikusirik ez duten azterketa ofizial eta homologatuetara joateko baimena.
  • Bilera guztiak goizez egiten dira.

Malgutasuna tokian

  • Etxetik gertu dagoen egoitzaren batean lan egiteko aukera.

Baimenak eta lizentziak

  • Poltsetan amatasuna luzatzeko baimena, penalizaziorik gabe.
  • Lan-poltsako posizioa mantentzea, 3 hilabetez ere, mendekotasuna duen senideren bat zaintzeagatik uko eginez gero.
  • Ordaindutako baimena nahikoa ez den kasuetan, ordaindu gabeko 3 egun natural hartzeko aukera dago.
  • Familiako emergentzia egoeretan lantokitik irtetea.

Bestelako neurriak

  • Garbigailuak tailerretan.
  • Eskola laguntzak, haur-eskolatik hasita, unibertsitatera arte.
  • Lanpostuarekin erlazionatutako hobekuntza ikastaroak egiteko baimenak (ikasturte akademikoaren iraupena).